BAROJA sARIAK II.EDIZIOA


Baroja Sariak institutuan sortu eta denboran errotu nahi den proiektua da. 2024an ospatutakoa izan zen lehen BAROJA SARIAK ekitaldia eta aurtengoan ekitaldia errepikatzeaz gain, hobetu egin nahi dugu.

2024koan 13 sari banatu ziren eta 8 departamenduk parte hartu zuten proiektuan. Aurtengoan 21 sariren deialdia egin dugu eta guztira 12 departamentuk parte hartuko dute. 

Azkenaldian, «berrikuntza» kontzeptua erabat lotuta egon da digitalizazioarekin eta hein batean hala iruditu arren, argi daukagu irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari balio erantsia ematen dion proiektu asko izan daitezkeela berritzaileak, eta hauetako bat BAROJA SARIAK proiektua da.

Egitasmo honek, ikasleak, ikaskuntza prozesuan motibatzea du helburu. Batxilergoko bi urte “gogor” hauetan arnasgune izango den ekitaldi bat antolatzea. Dagoeneko egiten ez diren zenbait dinamika berreskuratu, beste batzuk egituratu eta berriak txertatuko dituen sorkuntza proiektu bateratu bat antolatzea. Protagonistak ikaslea, jakintzagaiak eta sormena izango dira eta Baroja Sariak izeneko ekitaldi batean amaituko da prozesua. Pio Baroja institutua osatzen dugun ikas komunitate guztiari zuzenduta dago eta guztiak animatu nahi ditugu parte hartzera.

Azken ekitaldia, sari banaketa “gala” bat izango da. Itxura elegante eta protokolo zehatz batekin, eta ahal den ofizialtasun guztiarekin eginikoa. Parte hartzera animatzen zaituztegu!


Kategoriak

EUSKARAZKO IPUIN eta POESIA

GAZTELANIAZKO IPUIN ETA POESIA

FRANTSESEZKO IPUIN ETA POESIA

INGELESEZKO IPUIN ETA POESIA


ARKUME BIHOTZ DISEKZIOA


WEB ORRIALDEA

ARGAZKIA

ANIMAZIOA

KRISTALOGRAFIA

DILEMA MORALA

MEMORIA HISTORIKOA


MARGO BATETIK

ENPRESA PROIEKTUA

ERRETRATUA

KOMUNITATE PROIEKTUA

POSTER ZIENTIFIKOA